2013-09-15

Ondarruko buelta





Marimendi batzuk lanera buelatu dira, baina guztiak ez, hor koadrila polita daukagu oraindik dugun eguraldi ederraz gozatzen.










Egindako ibilbidea:
Berriatua, San Antolin Baseliza, Kalamendi eta Ondarrua.










Eta Ondarrun bapo bazkaldu genuen...

Ea hurrengorako Marimendi gehiago animatzen garen!

2013-09-09

Aralarreko bizilagunekin



Ataunera joan ginen, hortik Lizarruztira eta hortxe bertan hasi ginen errekorridoa egiten.

Ez genekien oso ondo norekin egingo genuen topo, baina horko biztanleak zirela esan ziguten.










 Bapatean Basajaun agertu zitzaigun.

Sorgin batzuk ere kontu kontari ibili ziren



Lamia batzuk ilea orrazten.



















Torto (Tartalo) ere agertu zen.

Ibilbidea bukatu genuen eta aukera ederra izan genuen Lizarruztiko aterpean jateko, talde batek hartu du aterpea eta ematen duten menua guztiz gomendagarria da.
Animatu!

2013-09-04

ORDESA BAILARA -San Nicolás de Bujaruelotik Taillonera

San Nicolás de Bujaruelo aterpetik ( 1338m) -Taillon (3144m)
Oso egun polita izan zen . Baina euritxoa azkenean.
San Nicolás de Bujaruelo aterpea ( 1338m) 

Brecha de Roland

Taillonetik bista ederrak daude baina lainoak gainean

Kurtso berria datorrelaaaa....!!!!!

2013-09-02

Abuztuak 31: IZABA

Udako oporrak ondo bukatu nahi genituen eta horretarako Nafarroa oso leku aproposa da, horregatik abuztuaren 30ean Izabara abiatu ginen.

Abuztuak 31: Pic D´Anie (2507m)






Marimendiren banderoli, Birtuk dioen bezala,  ez genuen eraman, hala ere, hor Marimendi batzuk.






Irailak 1: Lakartxela (1982m)




Ederra da Lakartxela menditik ikusten den parajea, baina tontorrean buzoia baino ez genuen ikusi.