Martxoaren 18an Trapagaraneko Helduentzako institutuak dituen bi zentroetan egon ginen, Marimendiren MENDIA EZ DA MUGA proiektua ezagutzera emanez. Lehenegoz Ortuellako zentroan egon ginen berbetan, eta iluntzean Trapagaranen bertan. Biak Bizkaiko Mehatzaldean, bietan partaide ugari, bietan andra nagusi eta bietan gaztelania zubi lana. Aldiz estilo ezberdinak oso: Ortuellako jendeak Pirineoak deskubritu zituen bitartean erronkarekin jarraitzeko animoak eman zizkigun.
Trapagaranen aldiz, eskarmentu handiko emakume mendizale asko bazegoen eta montajea ikusten genuen bitartean eurek ere euren pasadizoak kontatu nahi zizkiguten.
Trainoko mendieetatik buletatxoa emoteko gonbitea ere jaso genuen!!
2014-03-26
2014-03-12
2014-03-10
Emakumeen 4. mendi ibilaldia Arratian
Aupa marimendi guztiori, hemen ikusi ahal dozuez domekan, martxoaren 9an, Arratian egindako emakumeen 4. mendi ibilaldia Urrekoatxara
Martxa hasi orduko Zeanuriko plazan atarako argazkia
Martxan ipini eta giro ederrean joan zan taldea Urrekoatxa aldera.
Tontorrera heldu eta hara ze argazki politaaaa!!!
Haizeak ederto jotzen zuen.... begitu ondo batzun orrazkera... eta bide batez zenbat MARIMENDI dagozen tartean.... gure taldean izena emonda gagozenak eta ez gagozenak, 40 urtetik gorako emakume euskaldunak
GORA MARIMENDIAK!!!
2014-03-09
Martxoak 7, Mutrikuko hitzaldia
Teknologia berriak direla eta ordubete atzeratu behar izan genuen Txalaparta Tabernan atzoko hitzaldia.
2010ean, Perun egindako proiektua konpartitu genuen horko lagunekin eta montajea ikusi ostean galdera batzuei erantzun behar izan genituen.
Guk, hirurok, asko disfrutatu genuen egun haietako anekdotak komentatzen eta egindako Ishinca, Urus eta Pisco mendiak ikusten.
2010ean, Perun egindako proiektua konpartitu genuen horko lagunekin eta montajea ikusi ostean galdera batzuei erantzun behar izan genituen.
Guk, hirurok, asko disfrutatu genuen egun haietako anekdotak komentatzen eta egindako Ishinca, Urus eta Pisco mendiak ikusten.
Mutrikuko lagunek harreta handiz gure azalpenak entzuten |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)