2013-12-08
2013-12-01
2013-11-28
Andatza Mendi Taldearen 'Mendi Astea' gaur hasiko da
Gaur arratsaldean hasiko da Andatza Mendizaleen Elkarteak antolatutako
mendi astea. Datozen egunetan ikusentzunezkoak, argazki emanaldiak eta
ibilaldia izango dira. Ekitaldi hauei hasiera emateko Uxue Berridiren '2010
Marimendiak Andeetan' hitzaldia eta ikusentzunezkoa izango da gaur Sutegi
eraikineko auditorioan arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
2010ean Marimendiak itsasoaz beste aldera Andeak ezagutzera joan ziren,
hiru gailur egitera. Oraingo honetan arrakasta gozoa, baina gazia ere ezagutzen
dute, hala ere ,denak ondo itzuliko dira eta helburuak beteta : Ishinca
(5.550), Urus (5.470) eta Pisco (5.752).
Emakumeak dira marimenditarrak. Berrogei urte beteak dituzte eta emakumea
eta mendia hurbildu nahi dituzte, «eta erakutsi ez dagoela mugarik norberaren
garapen pertsonalean, norberak bere buruari jartzen dizkionetatik at.Ezta aisia
gozatzeko unean ere».
Ikusentzunezko honetan 2010. urtean Perun, Mendikate Zuriko Piscon,
Ishincan eta Urusen, 5.000 metrotik gora izandako bizipenak ekarriko dituzte. Peru
hego hemisferioan dago eta uztailean, gure udan, han neguan daude, gure
parametroen arabera hotza baino gehiago lehorra. Andeek zeharka-tzen dute
iparretik hegora eta beraz oso menditsua da Peru. Handiak dira mendiak, asko
eta asko zailtasun handikoak, behin bakarrik zapalduak. Huascaran 6.678
metrokoa da Peruko mendirik garaiena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)