2012-02-29

Elgoibarko emakume mendizaleen taldea, mendiz-mendi 25 urtean

Mendizaletasunak batzen zituen Elgoibarko emakume talde bat eta duela 25 urte elkarrekin mendi irteerak egiten hasi ziren. Ordutik hona makina bat tontor zapaldu dituzte, bai Pirinioetan eta bai urrunagoko parajeetan, Afrikako Kilimanjaro (ondoko argazkian) eta Toubcal mendietakoak, besteak beste. Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, argazki erakusketa batean bildu nahi izan ditu ibilera guztiok Haizea emakume taldeak. Martxoaren 3tik 10era bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxean.
Indarrak berreskuratzen Marokon.

Coma Pedrosa (2.946 m.) Andorrako mendiaren tontorrean, 2010ean.


1990 urtean Elgoibarren, Garmo Negro mendira joan aurretik.

2001batean bagoaz KIlira
Marimendi taldekoen hitzaldia
 Erakusketari lotuta,
Marimendi taldeko kideek Peruko Andeetara, orain bi urte, egin zuten azken irteeraren inguruko emanaldia eskainiko dute martxoaren 6an, martitzenean. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 20:00etan hasita. Euskal Herriko hainbat toki desberdinetako emakume mendizakeek, tartean zenbait elgoibartarrek, osatzen dute Marimendi taldea eta bi urtean behin espedizio “garrantzitsuak” antolatzen dituzte munduko mendi ezagunetara. 2006an Mont Blanc mendian izan ziren, Alpeetan. Caucaso mendikateko mendirik garaienean, Elbrusen, 2008an. Eta, azken irteera orain bi urte egin zuten Peruko Mendikate Zuriko zenbait mendietara, Piscon, Ishincan eta Urus, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario