Azken hilabeteotan, mendiarekin erlazionatuta gauden hainbat emakume egun batean elkartzeko aukera ikusi dugu, bertan elkar ezagutzeko, geure esperientziak eta eskaerak partekatzeko, batez ere etorkizunari begira ekintzak sortzeko, elkartzeko etrategia eta lekuak bilatuz, honela eskalada, mendizaletasun, alpinismoan, e.a. emakumeen mundua ikustarazteko.
Zuetako batzuekin hitz egin dugu jada, baina hitz egin ez dugunei hain beharrezkoa ikusten dugun bilera honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Egunak pentsatuz eta pentsatuz ibili gara, eta azkenean martxoaren 16an ostirala, arratsaldeko 18.00etan Felix Baltistan Fundazioko bulegoan egingo dugu (azpikaldean helbidea daukazue.)
Eskertuko genizueke aldez aurretik zeuen asistentzia baieztatzen baduzue honako e-mailera: genero@felix-baltistan.org edo telefonoz : 94 402 89 15 (Saraigatik galdetu).
Animatu, ikaragarrizko aukera baita mendian bideko emakumeen elkartasuna bermatzeko! Zeuen mendizale lagunen artean zabaldu!
Ez ahaztu Pyrenaica-ko blogean zeuen mendi esperientziak idatz ditzazkezuela: mujeresdepyrenaica@gmail.com
Mila esker zeuen arretagatik eta martxoaren 16an elkar ikusteko aukera izatea espero dugu, ezin bazara etorri 18:00etan etorri beranduago problemarik gabe . Hementxe itxoiten zaituztegu!!
Eguna: Martxoak 16
Lekua: FBFko bulegoa (Menendez y Pelayo, 16 trasera) Bilbo
Ordua: 18:00etan
No hay comentarios:
Publicar un comentario