2012-04-10

ELS PORTS-EKO Parkean zehar

Apirilak 5
1. etapa: Paüls herritik Prat de Comte, 14 km t´erdi.
Durangotik goizeko 6:00etan atera gara eta 
autobusean 7 ordu egin ondoren Paüls herritik abiatu, Coll de L´Avenc iritsi eta La Mola Grossaraino  (1044m) lainopean heldu gara, inguruak bistaratu gabe.  Prat de Comtera jaitsi gara  GR 171 jarraituz.Hori izan da gure lehen kontaktua, Tarragonan gaude eta egun hauetan saltoka ibiliko gara Tarragona eta Teruelen artean. Gure kanpamentua Xerta herrian dugu, laranjondoz inguratutako herria.

Apirilak 6
2. etapa: Beceite-Beceite
Etapa zirkularra egin dugu, 24 km, 770m igoera eta 770m jaitsiera.
Beceite herritik, Matarranas ibaia jarraituz Moletas de Aranyra iritsi gara, eguraldi aldaketa  tenperatura asko jaitsi da eta kazkabarra, trumoi eta tximista ugari izan dugu ordu bete inguruan. Gaurko punturik garaiena 1.232m. Hortik beherakoan PR hartzen da eta amildegi batzuetatik El Parrissal osoa ikusten dugu bere edertasunean, Matarranas ibaia ea harrizko orratzen basoa. Matarranas ibairaino jaitsi eta hortik Beceitara 6 km-tan pista eta asfaltoa zapalduz iritsi gara.
Mont Caro 1442m      

Apirilak 7
3. etapa: Caramella- Alfara de Carles, 25 km, 1.450m igoera eta 1.280m jaitsiera.

Etapa honetan Tarragonako mendirik garaiena, Mont Caro, egin dugu. Isurialde gogorrenetik eta basatienetik egin dugu baina ederrena ere bai. La Caramellako troka edo barrankotik atera gara Cua de Cavalleko ur jausia ikusiz tontorrera hedu gara. Bertatik izugarrizko ikuspegia dugu Ebro ibaiaren Delta guztia ikusten da, Nediterraneoko kosta, mendiak eta troka, dorre eta kare harrizko mahai ugari gure oinetan. GR 171 jarraitzen dugu Alfaro de Carles-era arte.

Aitortu behar dugu, etapa horretako gauzarik itsusiena tontorra bera izan zela, ikusten denez antenak baino ez genituen topatu.


Apirilak 8
GORA ABERRI EGUNA!!!!!!!
Aberri eguna ospatu nahi izan genuen eta turismo egitea erabaki genuen, Valderrobres (Teruel) herria ikustera joan ginen, hortik bidexka bat hartu eta 15km. egin ostean Arnes (Tarragona) herrira heldu ginen. Lehenengo lana errestaurante bat bilatzea izan zen.

Apirilak 9
5. etapa: Horta de Sant Joan- Horta de Sant Joan
Bueltatzeko autobusa hartu baino lehen 6,5km egin dugu.
Horta de Sant Joan herria ez dugu ikusi, baina norbait joaten bada, oso gomendagarria duzue herriak Picassori eskaini dion museoa. Pintoreak 1898 eta 1909an herrian izan zen eta gaur egungo herritarrek Picassok esandako hitzak harrotasunez esaten dute: "Todo lo que sé, lo he aprendido en Horta de Sant Joan"

Gure oporrak bukatu dira, 7 orduko bidaia dugu Euskal Herrira bueltatzeko, baina merezi izan du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario