ATZENDU GABE
Itsas ertzean ere aurki daitezke ibilbide malkartsuak eta "egunero jai bezperan" bizi garanok, aukera paregabea izaten dugu- ordekan naiz aldapetan, mendi pausoa atzendu gabe, sena eta inprobisaketa landuz- "benetako mendietan" ibiltzeko gaitasuna eta zaletasuna mantentzeko.((A.S.)
2012-06-07
ITZALA
Egun eguzkitsu eta beroak, nekea eta ezinaren mamuak ibili ibilian doan mendizalea harrapatzen duenean, aipaturiko etsaiak uxatzeko aukera aurki dezake ibiltariak bere itzalari begira jartzen bada:
-landaretzaren gainetik igarotzerakoan, itzal lagunak fereka senti araziko dio.
-maldan gora kokatzen dela, etzanda doanaren sentsazioa biziko du ibiltariak.
-atzean jartzen denean, bultzada. Aurrean azaltzen denean berriz, tiradizoa.
-Eguerdi eguerdian eguzkiak itzal jostalaria xurgatzen duenean, orduan..."gero arte" batekin agurtu, aterkia zabaldu eta aurrera. LAGUN BIKAINA NORBERAREN ITZALA! (A.S.)
PARALELISMOA
PARALELISMOA
- Gizarte gogor batetan,emakume helduok ernaldutako mendizaletasunaren hazia: MARIMENDI
2012-06-04
Birtu, Tolosako Martxan
Suscribirse a:
Entradas (Atom)