2012-06-07

ITZALA



Egun eguzkitsu eta beroak, nekea eta ezinaren mamuak ibili ibilian doan mendizalea harrapatzen duenean, aipaturiko etsaiak uxatzeko aukera aurki dezake ibiltariak bere itzalari begira jartzen bada:
-landaretzaren gainetik igarotzerakoan, itzal lagunak fereka senti araziko dio.
-maldan gora kokatzen dela, etzanda doanaren sentsazioa  biziko du ibiltariak.
-atzean jartzen denean, bultzada. Aurrean azaltzen denean berriz, tiradizoa.
-Eguerdi eguerdian eguzkiak itzal jostalaria xurgatzen duenean, orduan..."gero arte" batekin agurtu, aterkia zabaldu eta aurrera.  LAGUN BIKAINA NORBERAREN ITZALA! (A.S.)

1 comentario: