Mendia ez dela muga Eguna hurbiltzen da
Marimendiok diogu joateko batera
norberarenak ordea alkarregaz mendira
gurekin daramatzagu. egia ete da
Motxila kargatzen hasi dagozan lekutik bai
umore on-ona sartu indarrak atera
badaezbadakoak berriz hamalauan dekogu
hobe ahaztu edo galdu. honen hasiera
Oroimenaren habian eta hogeita bian
Marimendi denak bildu berriz amaiera
Piriniotan kantuan
gogoz irrintzika astindu. Marimendiak gara
Aurtengo egitasmo ere negu eta uda
nahi dugu ondo burutu uztartzen ditugu bai
ta emakumeon asmoak mendi ta kultura
biziki indarberritu Pirineotan dugu
aurtengo bilkura
Arantza S. Benasque dugu hontan
(Habanera doinua) burua helmuga
mendia ez da-eta
guretzako muga
Nekane
(Batetikan korroska doinua)
UZTAILAK 14
Gavarnie- Refuge des Espuguettes
Bi orduko bidea egin genuen aterpera heltzeko |
Mendian gabiz marimendiok
sarritan ahuntzen antzera
irrintzi kantuz ibili gara
mendia gora ta behera
umore ona guk daroagu
tontor batetik bestera
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urteraaaaaa
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urtera!
sarritan ahuntzen antzera
irrintzi kantuz ibili gara
mendia gora ta behera
umore ona guk daroagu
tontor batetik bestera
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urteraaaaaa
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urtera!
Nekane
UZTAILAK 15: Refuge des Espuguette- Refuge Le Maillet
Goizeko 7:45ean aterpetik atera ginen.
Pimene mendia (2801m) igo ostean Hourquette d´Alans-era abiatu eta Estaubetik Le Maillet aterpera.
UZTAILAK 16: Refuge Le Maillet- Barroude
Pic de la Gela, Hourquette de Heas... |
UZTAILAK 17: Barroude-Biados
Puerto Viejotik pasa ginen eta hortik ihes egin behar izan zuten pertsonei gure omenaldia egin nahi izan genien. Arantzak bertso hauek idatzi zituen.
MUGAK GAINDITUZ
Emakumeak gara
helduak gainera
mendian gabiltza gu
gora eta behera.
Eskatu gura dogu
guztiok batera,
eskubideak berdinak
izateko aukera.
Giza berdintasuna
aske izateko
eta emakumeak
ez izan menpeko,
aspalditik borroka
hasi zan lortzeko
baina oraindik badogu
asko egiteko.
Puerto Viejo daukagu
aspaldi entzuna,
hango neskek azaldu
zuten gaitasuna.
Lekukoa hartuta
aurrera jarduna
emakumeok lortzeko gure ASKATASUNA.UZTAILAK 18: Biados- La Soula
Biadosetik ateratzeko prest |
10 orduko etapa atsedenaldiaren bat merezi zuen |
Ederra ikusi eta bizi izandakoa |
Uztailak 19: La Soula- Espingo
La Soula aterpea goitik ikusita |
pikniak, batzuen txisteak... |
...eta laku ederrak ikusi ditugu |
Formal-formalak koordadak egin ditugu |
Portillonetik pasa eta... aterpea |
Uztailak 20: Espingo-Lys
...oraindik bide luzea genuen aurretik |
eguzkitan... |
eta lainoa agertu zen |
Uztailak 21
Hospice de France- Portillon de Benasque
...taldea oso indartsu, azken etapari aurre egiteko prest |
Lainoa egertu zen... |
Kafea, garagardoak... denetarik izan genuen aterpe horretan |
Portillon de Benasque |
...eta egindako azken pikua: Salvaguardia Gero, Benasquen ondo irabazitako afaria eta festa; beti bezala gure bertsolariek bertso ederrak bota zituzten |
ARANTZArenak
Aurtengo egitasmoan
Marimendiren altzoan
indarra eta adorea
buila eta umorea
Mila ta... urte asko dira
motxiletan banatuz tira
bizkaitarrak txapeldun
"aliron" esan al dun?
Zer diozu zuk Nekane
bota bertsoa ai ene!
entzuteko irrikaz
orain ixilduko naiz
ta abestu lasai lasai
NEKANErenak
Tralalara laralaralara
tralalara laralaralala
Marimendi gure taldea
benetan be paregabea
Tralalara ...
Gure artean umore ona
andra, ama edo amona
Tralalara ...
Marije da gure gidari
txalo zaparrada berari
Tralalara ...
Arantza bere laguntzailea
Frantziako turraren jarraitzailea
Tralalara ...
Andra mendizale euskalduna
maite dogu berdintasuna
Tralalara ...
Marimendi zahar eta berriak
izan gara uztargarriak
Tralalara ...
Pirinioa zeharkatzea
ez da broma hori lortzea
Tralalara ...
Ikusi leku zoragarriak
ta gainera hunkigarriak
Tralalara ...
Nire esker onak aipatu
eta honexegaz bukatu
Tralalara ...
Aurtengo egitasmoan
Marimendiren altzoan
indarra eta adorea
buila eta umorea
Mila ta... urte asko dira
motxiletan banatuz tira
bizkaitarrak txapeldun
"aliron" esan al dun?
Zer diozu zuk Nekane
bota bertsoa ai ene!
entzuteko irrikaz
orain ixilduko naiz
ta abestu lasai lasai
NEKANErenak
Tralalara laralaralara
tralalara laralaralala
Marimendi gure taldea
benetan be paregabea
Tralalara ...
Gure artean umore ona
andra, ama edo amona
Tralalara ...
Marije da gure gidari
txalo zaparrada berari
Tralalara ...
Arantza bere laguntzailea
Frantziako turraren jarraitzailea
Tralalara ...
Andra mendizale euskalduna
maite dogu berdintasuna
Tralalara ...
Marimendi zahar eta berriak
izan gara uztargarriak
Tralalara ...
Pirinioa zeharkatzea
ez da broma hori lortzea
Tralalara ...
Ikusi leku zoragarriak
ta gainera hunkigarriak
Tralalara ...
Nire esker onak aipatu
eta honexegaz bukatu
Tralalara ...
Eta bai, 2012ko proiektua bukatu dugu, orain mendian bizi izandakoa kontatzea falta dugu, baina horretaz... irailean hitz egingo dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario