2012-08-13

Mendia ez da muga: ESAN eta IZAN

2012ko uztailean Pirinioetan egindako zeharkaldian Marimendi taldean bizitakoa ez da erreza idatziz azaltzea.

Ikusi laburpena

Zer izan dan jakiteko bizi egin behar da; eta emakume euskalduna, heldua eta mendizale orok bizi beharko luke honelako esperientzia bat.


Zeharkaldia oinez egiten uztailaren 14an hasi ginen, baina ez gaitezan engaina; zeharkaldia hileak arinago hasi zen. Nondik nora izan zitekeen pentsatzen; tokiak hartzeko antolaketan, izena emate epea zabaltzen, zeharkaldiko etapen prestakuntza, oinezko zein kulturala, ...; ziur gauza asko aipatu gabe gelditu direla. Hemendik nire eskerrik beroenak guzti hori antolatzen parte hartu dozuen guztioi.


Aurreko urteetatik zetozen Marimendiak eta lehengoz gentozenak bat egiten jakin dogulakoan nago, horrela bizi izan dot nik behintzat.

Alkarren laguntzarekin zenbat egiteko gai garen neurtu ezina da; eta "ekine baragarrie da" esaten dogu gure herrien.

Bakoitzaren jakituria, orientazioa, umorea, maitasuna, laguntza, pazientzia.... eta abar guztietatik onena ateratzen jakin izan dugu.

Bizitako une hunkigarri eta latzak ere konpartitu ditugu: Miren Garbiren kezka, Marijek semearen kartzela aldaketa eta horrek suposatzen eban guztia, izeko barrien poza...  sentimentuak pil-pilean.


Puerto Viejoko une hunkigarria


Amaitzeko esan, taldeak dituen balio guztiak MARIMENDI gero eta sendoagoa izateko balio behar duela.

eskerrik asko  eta  AUPA MARIMENDIIIIIIIIIIIIIII!!!