2011-10-26


Alex Txikon: "Helburua lortu izan ez dugun espedizioetan ikasi dut gehien"

2011-10-26 15:00:00 Leire Kortabarria
Harrera bikaina izan zuen urriaren 18na Besaide mendi elkarteak antolatutako Alex Txikon (1982, Lemoa) mendizale eta Al filo de lo imposible saioko kameralariaren emanaldiak. Aurtengo neguko espedizioan "piloa ikasi" duela esan digu.
Edurne Pasabanen proiektuan ibili zara. Hura lortuta, zeintzuk dira zure hurrengo helburuak?
Neguan, urtarrilaren 12an, Pakistan aldera irtengo gara ostera, Gasherbrum I mendian aurten egon garen bide berri horretatik  ekitera, ea oraingoan bukatzen dugun. Udaberrian, beharbada, ostera ere Pakistanera itzuliko gara, baina lehenengo buru-belarri gabiltza proiektu honetan.
Orain dela gutxi entrenamendu saio berezia egin zenuen Anboton: goizean aizkorari eragiten, eta arratsaldean kilometro bertikala. Zelan animatu zinen?
Lagunak zebiltzan hori antolatzen eta, saltsa guztietan sartuta nagoela, giro ona zegoela, antolakuntzakoak lagunak ditudala eta askotan zirikatzen zebiltzala eta mendizale ezagun bat bertan egotea ere nahi zutela… Entrenamendu gisa hartu nuen eta eguna gustura bukatu nuen. Hori bai, egurrarekin sekulako lana izan genuen, egurra gogor-gogorra tokatu zitzaigun-eta.
Zero azpitik kameralari ibili zara, eta hori ez da erraza izan behar.
2005a izan zen zinema formatuan grabatzen zuten azkeneko urtea, eta asko ikasi nuen espedizio horretan. Hortik aurrera, ibili naiz ere Makalun 2005ean, 2006an Antartidan, 2008an Manaslun, Kangchenjungan 2009an… Gero eta gehiago sartzen naiz lanean, gustuko dut kameraz ibiltzea, benetan lan polita da eta fruitua hor dago: Gasteizko mendi festibalean bi film aurkezten ditugu, eta bide horretatik nahi dut jarraitu, mendian egindako irteerak erakusten eta jendeak ikus dezan zelako gauzak egiten ditugun.
Ze espediziotan ikasi duzu gehien?
Helburua lortu izan ez dugunetan. Adibidez, Makalun 2005ean, Shisha Pagman 2006an, 2009an Kangchenjungan edo aurtengo neguko espedizioan. Negukoa beste era bateko mendizaletasuna da; ez du zerikusirik udan joatearekin. 2005eko Makalukoan eta aurtengo negukoan ez dugu helburua lortu, eta ikasi, piloa ikasi dut. Tontorra egitea da helburua, baina, ez baduzu lortzen, sekulako eskarmentua izaten duzu, gehiago pentsarazten dizu.
Paraje hartan hain desberdinak dira negua eta uda?
Bai, bai, bai; zuria eta beltza bezala. Udan erraz sartzen gara B kanpamendu batera. Neguan, oso konplikatua da logistikoki, garestiagoa ere bai. Tenperatura aldetik ere oso desberdinak dira: nik sekulako eguraldia izan dut udan, eta badakit neguan zero azpiko 20 gradu-eta izango direla. B kanpamendu bat jartzea ere kosta egiten da, haizea egiten du… eta B kanpamendutik gora, zer esanik ez.
Zuk esandakoa da hauxe: "Tontorragatik burua galtzen dugu".
Bai, horixe!, nik neuk ere bai, eta horren adibide garbia aurten dago: Gasherbrum eta gero K2ra hurbildu ginen, gau bi eman genituen lepoan, eta bigarren gau hori sekulako akatsa izan  zen. Izan ere, gu izan ginen bakarrak lepora heltzen, 4. kanpo horretara, eta gugaz zetorren taldea beheko kanpamenduan zegoen. Bada, hurrengo egunean bertan agertu ziren, eta ikusi buruak zelan jokatzen duen momentu horretan: gu jaisten baginen eurek gailurra egin zezaketen, nahiz eta izan talde bat guk irekitako urratsetik ez zela gai izan guk egin genuen lana egiteko… Azkenean beste gau bat eman genuen 8.000 metrotara, gure bizitza arriskuan ipinita.
Profesional ez izateak zer esan gura du, prestakuntza aldetik?
Nire maila teknikoa zein den garbi daukat. Profesionala izanda, denbora libre gehiago izango nuke, goiz eta arratsaldez entrenatu ahalko nintzateke, irteera gehiago egiteko aukera… Bestalde, aurten etxetik kanpo bost hilabete eman eta gero, beste seitan lan egin behar dut, nire kasuan eraikuntzan, astelehenetik zapatura buru-belarri, eta geratzen den denbora apurra ez da nahikoa. Bestalde, espedizio bakoitza dirutza da: bakoitzeko 20.000 euro, atera kontuak…
Interneten ere bloga daukazu…
Bai, denetarik sartzen dugu. Hori ere egin egin behar da, jendeari jarraitzea gustatzen zaiolako, eta eta garrantzitsua da egiten duguna hemen eta kanpoan ikusteko aukera ematea.

2011-10-25

Gure hitzaren kirola? Bertsolaritza

Beti pentsatu izan dut bertsolariek hitzekin kirol egiten dutela, amildegi baten aurrean burua ez ezik gorputza ere kontrolatu behar dutela eta horixe da, hain zuzen ere, mendian gaudenean egiten duguna.

 Egun hauetan, gure zinemetan, Bertsolari film dokumentala ikusteko aukera dugu. Asier Altunak, bere zuzendariak, lan bikaina egin du.

Hitza, hitzarekin jolastea, hitzaren isiltasuna, amildegia, hitzaren biluztasuna, poesia inprobisatua... , dokumentalean agertzen diren bertsolariek holako ideiak aipatzen dituzte, guztiek eman eta ematen dituzte urrats desberdinak kirol horretan.

Bukatzeko, filmetik hartutako hiru ideia: Andoni Egañaren azalpen interesgarriak, Maialen Lujanbiok kontatutako bizipen hunkigarriak eta Miren Amurizaren irudi ederrak eta zirraragarriak.


Asier Altunaren bideoa

2011-10-14



URBIA 2011.10.12



Begi bistan dago posik ta disfrutatzen gaudela...

Atzoko eguna Urbiatik ikusten zena, goian eguraldi bikaina
laino ugari beheko herrietan

2011-10-11

2011ko MAKEA OINEZ

Pasaden igandean, urriaren 9an, Makea herrian MAKEA OINEZ ibilaldia ospatu zen, Ez dira asko iparralde eta hegoaldeko jendea biltzeko antolatzen diren ekintzak eta lasterketa honek aukera ederra eskaintze du bi aldeko mendizaleak biltzeko.

Hiru aukera izan genituen geure ibilbidea aukeratzeko:
1. 19 km duen ibilbidea, Utsu mendiraino heltzen dena eta zailtasun handirik gabeko ibilaldia dena.
2. Baigura mendian zehar egiten dena eta 24 km daukana.
3. Makea oinez duen izena da hirugarren aukera baita luzeena ere 37 km baitu.

Eguraldiak laguntza handirik eman ez bazuen ere aukera ederra izan genuen Iparraldeko parajeak ezagutzeko, horko janari goxoak datatzeko eta batez ere lagunen artean eguna pasatzeko.

2011-10-07

Juan San Martin bekara aurkezteko azken egunak; aurtengo gaia, mendizaletasuna

© cc-by-sa  Oier ¦ 2011-10-04 ¦ 11:42 ¦ kirola

Aurten X. edizioa da eta bekaren gaia MENDIZALETASUNA da. Beka 9.000 eurokoa da eta urriaren 11 izango da izena aurkezteko azken eguna. Oraindik denboraz zaude! Aurtengo edizioa hainbat nobedaderekin dator, baina garrantzitsuena da ikerketa lanaren memoria aurkezteko epea luzatu egin dela. Aurreko deialdietan bekaren irabazleak 12 hilabeteko epea zuen ikerketa lana burutzeko. Aurtengoan, berriz, epe hori 18 hilabetekoa izango da.
Erref.: Juan San Martin bekara aurkezteko azken egunak; aurtengo gaia, mendizaletasuna (www.eibar.es)

2011-10-06

ARRASATEN - MENDI HAMABOSTALDIA

Proiekzioak

Dena den, ezohiko jarduerak ere antolatu dituzte Mendi Hamabostaldi honetarako Besaide Mendizale Elkarteko kideek.  Gauzak horrela, urriaren 18an “Makaluko mendebaldeko ertza eta Himalaia neguan” titulupean Alex Txikonek argazki-proiekzioa burutuko du.  Hitzordua Kulturaten izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Ildo beretik jarraituz, hilaren 26an Alberto Iñurrategik hartuko dio lekukoa Txikoni.  “Porrotaren alde” titulupean, mendigoizale aretxabaletarraren emanaldia Kulturaten izango da baita ere, aurrekoaren ordutegi berdinarekin, hau da, arratsaldeko 19:00etan.


MATURANAKO ASTEBURUA


Irakaslea trebea, ikasleak erne


Inguru zoragarriak,eguraldia bikaina


Atsedena hartu ondoren mendira, noski



  Asteburu alaia ta emankorra












udalaitz ilunabarrean




2011-10-05

MARIMENDI TALDEA






SAN PEDRO DE ATXARRE UDABERRIAN

Dimeko mendi martxa

Aupa neskak!
Hemen bidaltzen dot Dimeko "Sisetan" mendi martxaren informazioa, animatu zaitezte!


Aupa mendizaleak!!!



Datorren urriaren 15ean Dimen igezko moduan, “Sisetan” V.mendi eta III. BTT martxa antolatu doguz. Bakoitzak Ibilbide bi izango dauz. Informazio gehiago apurka apurka gure web orrian ikusi ahal izango dozue. (www.dima-udala.org)



Zalantzaren bat izanez gero, deitu lasai telefono honetara: 94 – 6315725



Agur bat eta animatu zaitezte gure ingurune zoragarri hau ezagutzera.



Dimako Gaztetxe eta Udalak.