2015-03-23

Lurdes, Txitxi, beti zugaz/gugaz

Hutsune bat geratu da
lagun denon bihotzetan;
amildegi bat haitzean,
arrakala, izotzetan.
Zure motxila astuna
izan da, Lurdes, benetan,
nahiz eta gogor saiatu
bizitzaren aldapetan.
Zu ikusiko zaitugu
gailurretan, zuhaitzetan,
Karakatera bidean
eta Morkaikotik bueltan.
Txillarre, lagun maitea,
bizitzaren zidorretan
oinez jarraituko duzu
gure mendiko botetan.
Txitxirentzat Uxue Alberdi Estibaritz-k egindako bertsoa.

2015-03-22

MARIMENDIak KORRIKAra

Emakumeak gara marimenditarrak. Berrogei urte beteak ditugu. Euskaldunak gara bihotzez eta mintzoz. Kirola maite dugu, bereziki mendia, mendi zaleak gara hartara, eta gure atseginerako eta gu bezalako askorentzako akuilu gisa jardun nahi dugu. 

 

eta zu?  MARIMENDIa zara? 

ba zatoz gugaz KORRIKAra!