2014-03-26

CEPA VALLE DE TRAPAGA HHI-n hitzaldia

Martxoaren 18an Trapagaraneko Helduentzako institutuak dituen bi zentroetan egon ginen, Marimendiren MENDIA EZ DA MUGA proiektua ezagutzera emanez. Lehenegoz Ortuellako zentroan egon ginen berbetan, eta iluntzean Trapagaranen bertan. Biak Bizkaiko Mehatzaldean, bietan partaide ugari, bietan andra nagusi eta bietan gaztelania zubi lana. Aldiz estilo ezberdinak oso: Ortuellako jendeak Pirineoak deskubritu zituen bitartean erronkarekin jarraitzeko animoak eman zizkigun. Trapagaranen aldiz, eskarmentu handiko emakume mendizale asko bazegoen eta montajea ikusten genuen bitartean eurek ere euren pasadizoak kontatu nahi zizkiguten.
Trainoko mendieetatik buletatxoa emoteko gonbitea ere jaso genuen!!

2014-03-12

Martxoaren 8aren inguruan

Aupa neskak!

                                       LESAKAN  ERE BILDU ZIREN EMAKUME MENDIZALEAK!!!!

2014-03-10

Emakumeen 4. mendi  ibilaldia Arratian

Aupa marimendi guztiori,  hemen ikusi ahal dozuez domekan, martxoaren 9an, Arratian egindako emakumeen 4. mendi ibilaldia Urrekoatxara

Martxa hasi orduko Zeanuriko plazan atarako argazkia

 
Martxan ipini eta giro ederrean joan zan taldea Urrekoatxa aldera.

Tontorrera heldu eta hara ze argazki politaaaa!!!


 Haizeak ederto jotzen zuen.... begitu ondo batzun orrazkera... eta bide batez zenbat MARIMENDI dagozen tartean.... gure taldean izena emonda gagozenak eta ez gagozenak, 40 urtetik gorako emakume euskaldunak

GORA MARIMENDIAK!!!



2014-03-09

Martxoak 7, Mutrikuko hitzaldia

Teknologia berriak direla eta ordubete atzeratu behar izan genuen Txalaparta Tabernan atzoko hitzaldia.

2010ean, Perun egindako proiektua konpartitu genuen horko lagunekin eta montajea ikusi ostean galdera batzuei erantzun behar izan genituen.

Guk, hirurok, asko disfrutatu genuen egun haietako anekdotak komentatzen eta egindako Ishinca, Urus eta Pisco mendiak ikusten.

                                                                                    
Mutrikuko lagunek harreta handiz gure azalpenak entzuten