2012-11-22
2012-11-12
2012-11-07
Mendi-jardunaldiak Zeberion: Marimendi Perun ANDEAK
![]() |
Bi urte pasatu dira espedizioa egin genuenetik, eta emanaldiak berriro bertan egoteko, berriz han bizitakoak gogorazteko aukera zoragarria eman digu, izan ere, ikusgarriak dira hango paisaiak, hango mendiak eta oroitzapenak.
2012-10-09
OROZKOKO MARTXA
2012-09-24
ANAYET
2012-09-17
Areatzako I. Mendi-martxa
Marimendi batzuek ez dute aukerarik galtzen gure herrian antolatzen ari diren mendi martxetan apuntatzeko. Horra hor Bego, Amaia, Birtu eta Nekane.
AUPA NESKAK!!!!
AUPA MARIMENDI!!!!!
AUPA NESKAK!!!!
AUPA MARIMENDI!!!!!
2012-08-13
Mendia ez da muga: ESAN eta IZAN
2012ko uztailean Pirinioetan egindako zeharkaldian Marimendi taldean bizitakoa ez da erreza idatziz azaltzea.
Ikusi laburpena
Zer izan dan jakiteko bizi egin behar da; eta emakume euskalduna, heldua eta mendizale orok bizi beharko luke honelako esperientzia bat.
Zeharkaldia oinez egiten uztailaren 14an hasi ginen, baina ez gaitezan engaina; zeharkaldia hileak arinago hasi zen. Nondik nora izan zitekeen pentsatzen; tokiak hartzeko antolaketan, izena emate epea zabaltzen, zeharkaldiko etapen prestakuntza, oinezko zein kulturala, ...; ziur gauza asko aipatu gabe gelditu direla. Hemendik nire eskerrik beroenak guzti hori antolatzen parte hartu dozuen guztioi.
Aurreko urteetatik zetozen Marimendiak eta lehengoz gentozenak bat egiten jakin dogulakoan nago, horrela bizi izan dot nik behintzat.
Alkarren laguntzarekin zenbat egiteko gai garen neurtu ezina da; eta "ekine baragarrie da" esaten dogu gure herrien.
Bakoitzaren jakituria, orientazioa, umorea, maitasuna, laguntza, pazientzia.... eta abar guztietatik onena ateratzen jakin izan dugu.
Bizitako une hunkigarri eta latzak ere konpartitu ditugu: Miren Garbiren kezka, Marijek semearen kartzela aldaketa eta horrek suposatzen eban guztia, izeko barrien poza... sentimentuak pil-pilean.
Puerto Viejoko une hunkigarria
Amaitzeko esan, taldeak dituen balio guztiak MARIMENDI gero eta sendoagoa izateko balio behar duela.
Ikusi laburpena
Zer izan dan jakiteko bizi egin behar da; eta emakume euskalduna, heldua eta mendizale orok bizi beharko luke honelako esperientzia bat.
Zeharkaldia oinez egiten uztailaren 14an hasi ginen, baina ez gaitezan engaina; zeharkaldia hileak arinago hasi zen. Nondik nora izan zitekeen pentsatzen; tokiak hartzeko antolaketan, izena emate epea zabaltzen, zeharkaldiko etapen prestakuntza, oinezko zein kulturala, ...; ziur gauza asko aipatu gabe gelditu direla. Hemendik nire eskerrik beroenak guzti hori antolatzen parte hartu dozuen guztioi.
Aurreko urteetatik zetozen Marimendiak eta lehengoz gentozenak bat egiten jakin dogulakoan nago, horrela bizi izan dot nik behintzat.
Alkarren laguntzarekin zenbat egiteko gai garen neurtu ezina da; eta "ekine baragarrie da" esaten dogu gure herrien.
Bakoitzaren jakituria, orientazioa, umorea, maitasuna, laguntza, pazientzia.... eta abar guztietatik onena ateratzen jakin izan dugu.
Bizitako une hunkigarri eta latzak ere konpartitu ditugu: Miren Garbiren kezka, Marijek semearen kartzela aldaketa eta horrek suposatzen eban guztia, izeko barrien poza... sentimentuak pil-pilean.
Puerto Viejoko une hunkigarria
Amaitzeko esan, taldeak dituen balio guztiak MARIMENDI gero eta sendoagoa izateko balio behar duela.
eskerrik asko eta AUPA MARIMENDIIIIIIIIIIIIIII!!!
2012-07-24
MENDIA EZ DA MUGA
Mendia ez dela muga Eguna hurbiltzen da
Marimendiok diogu joateko batera
norberarenak ordea alkarregaz mendira
gurekin daramatzagu. egia ete da
Motxila kargatzen hasi dagozan lekutik bai
umore on-ona sartu indarrak atera
badaezbadakoak berriz hamalauan dekogu
hobe ahaztu edo galdu. honen hasiera
Oroimenaren habian eta hogeita bian
Marimendi denak bildu berriz amaiera
Piriniotan kantuan
gogoz irrintzika astindu. Marimendiak gara
Aurtengo egitasmo ere negu eta uda
nahi dugu ondo burutu uztartzen ditugu bai
ta emakumeon asmoak mendi ta kultura
biziki indarberritu Pirineotan dugu
aurtengo bilkura
Arantza S. Benasque dugu hontan
(Habanera doinua) burua helmuga
mendia ez da-eta
guretzako muga
Nekane
(Batetikan korroska doinua)
UZTAILAK 14
Gavarnie- Refuge des Espuguettes
Bi orduko bidea egin genuen aterpera heltzeko |
Mendian gabiz marimendiok
sarritan ahuntzen antzera
irrintzi kantuz ibili gara
mendia gora ta behera
umore ona guk daroagu
tontor batetik bestera
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urteraaaaaa
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urtera!
sarritan ahuntzen antzera
irrintzi kantuz ibili gara
mendia gora ta behera
umore ona guk daroagu
tontor batetik bestera
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urteraaaaaa
Marimendion urteak batuz
heltzen gara mila urtera!
Nekane
UZTAILAK 15: Refuge des Espuguette- Refuge Le Maillet
Goizeko 7:45ean aterpetik atera ginen.
Pimene mendia (2801m) igo ostean Hourquette d´Alans-era abiatu eta Estaubetik Le Maillet aterpera.
UZTAILAK 16: Refuge Le Maillet- Barroude
Pic de la Gela, Hourquette de Heas... |
UZTAILAK 17: Barroude-Biados
Puerto Viejotik pasa ginen eta hortik ihes egin behar izan zuten pertsonei gure omenaldia egin nahi izan genien. Arantzak bertso hauek idatzi zituen.
MUGAK GAINDITUZ
Emakumeak gara
helduak gainera
mendian gabiltza gu
gora eta behera.
Eskatu gura dogu
guztiok batera,
eskubideak berdinak
izateko aukera.
Giza berdintasuna
aske izateko
eta emakumeak
ez izan menpeko,
aspalditik borroka
hasi zan lortzeko
baina oraindik badogu
asko egiteko.
Puerto Viejo daukagu
aspaldi entzuna,
hango neskek azaldu
zuten gaitasuna.
Lekukoa hartuta
aurrera jarduna
emakumeok lortzeko gure ASKATASUNA.UZTAILAK 18: Biados- La Soula
Biadosetik ateratzeko prest |
10 orduko etapa atsedenaldiaren bat merezi zuen |
Ederra ikusi eta bizi izandakoa |
Uztailak 19: La Soula- Espingo
La Soula aterpea goitik ikusita |
pikniak, batzuen txisteak... |
...eta laku ederrak ikusi ditugu |
Formal-formalak koordadak egin ditugu |
Portillonetik pasa eta... aterpea |
Uztailak 20: Espingo-Lys
...oraindik bide luzea genuen aurretik |
eguzkitan... |
eta lainoa agertu zen |
Uztailak 21
Hospice de France- Portillon de Benasque
...taldea oso indartsu, azken etapari aurre egiteko prest |
Lainoa egertu zen... |
Kafea, garagardoak... denetarik izan genuen aterpe horretan |
Portillon de Benasque |
...eta egindako azken pikua: Salvaguardia Gero, Benasquen ondo irabazitako afaria eta festa; beti bezala gure bertsolariek bertso ederrak bota zituzten |
ARANTZArenak
Aurtengo egitasmoan
Marimendiren altzoan
indarra eta adorea
buila eta umorea
Mila ta... urte asko dira
motxiletan banatuz tira
bizkaitarrak txapeldun
"aliron" esan al dun?
Zer diozu zuk Nekane
bota bertsoa ai ene!
entzuteko irrikaz
orain ixilduko naiz
ta abestu lasai lasai
NEKANErenak
Tralalara laralaralara
tralalara laralaralala
Marimendi gure taldea
benetan be paregabea
Tralalara ...
Gure artean umore ona
andra, ama edo amona
Tralalara ...
Marije da gure gidari
txalo zaparrada berari
Tralalara ...
Arantza bere laguntzailea
Frantziako turraren jarraitzailea
Tralalara ...
Andra mendizale euskalduna
maite dogu berdintasuna
Tralalara ...
Marimendi zahar eta berriak
izan gara uztargarriak
Tralalara ...
Pirinioa zeharkatzea
ez da broma hori lortzea
Tralalara ...
Ikusi leku zoragarriak
ta gainera hunkigarriak
Tralalara ...
Nire esker onak aipatu
eta honexegaz bukatu
Tralalara ...
Aurtengo egitasmoan
Marimendiren altzoan
indarra eta adorea
buila eta umorea
Mila ta... urte asko dira
motxiletan banatuz tira
bizkaitarrak txapeldun
"aliron" esan al dun?
Zer diozu zuk Nekane
bota bertsoa ai ene!
entzuteko irrikaz
orain ixilduko naiz
ta abestu lasai lasai
NEKANErenak
Tralalara laralaralara
tralalara laralaralala
Marimendi gure taldea
benetan be paregabea
Tralalara ...
Gure artean umore ona
andra, ama edo amona
Tralalara ...
Marije da gure gidari
txalo zaparrada berari
Tralalara ...
Arantza bere laguntzailea
Frantziako turraren jarraitzailea
Tralalara ...
Andra mendizale euskalduna
maite dogu berdintasuna
Tralalara ...
Marimendi zahar eta berriak
izan gara uztargarriak
Tralalara ...
Pirinioa zeharkatzea
ez da broma hori lortzea
Tralalara ...
Ikusi leku zoragarriak
ta gainera hunkigarriak
Tralalara ...
Nire esker onak aipatu
eta honexegaz bukatu
Tralalara ...
Eta bai, 2012ko proiektua bukatu dugu, orain mendian bizi izandakoa kontatzea falta dugu, baina horretaz... irailean hitz egingo dugu.
2012-07-08
ITZULERA ARTE MARI!
ITZULERA ARTE MARI!
Udalaitzek hartu gaitu gaur bere tontor harritsuan. Anbotorantz begira jarri eta laino temati bat zegoen tontor gainean. Mari?
Lagun gatzaiguzu MARI- xurxulatu diot- MENDIA EZ DA MUGA gure aurtengo egitasmoa ondo burutzen.
Gure bihotz eta irrintzietan leku berezi bat izango duzu.Itzulera arte!
Udalaitzek hartu gaitu gaur bere tontor harritsuan. Anbotorantz begira jarri eta laino temati bat zegoen tontor gainean. Mari?
Lagun gatzaiguzu MARI- xurxulatu diot- MENDIA EZ DA MUGA gure aurtengo egitasmoa ondo burutzen.
Gure bihotz eta irrintzietan leku berezi bat izango duzu.Itzulera arte!
2012-07-02
2012-06-07
ATZENDU GABE

ATZENDU GABE
Itsas ertzean ere aurki daitezke ibilbide malkartsuak eta "egunero jai bezperan" bizi garanok, aukera paregabea izaten dugu- ordekan naiz aldapetan, mendi pausoa atzendu gabe, sena eta inprobisaketa landuz- "benetako mendietan" ibiltzeko gaitasuna eta zaletasuna mantentzeko.((A.S.)
ITZALA
Egun eguzkitsu eta beroak, nekea eta ezinaren mamuak ibili ibilian doan mendizalea harrapatzen duenean, aipaturiko etsaiak uxatzeko aukera aurki dezake ibiltariak bere itzalari begira jartzen bada:
-landaretzaren gainetik igarotzerakoan, itzal lagunak fereka senti araziko dio.
-maldan gora kokatzen dela, etzanda doanaren sentsazioa biziko du ibiltariak.
-atzean jartzen denean, bultzada. Aurrean azaltzen denean berriz, tiradizoa.
-Eguerdi eguerdian eguzkiak itzal jostalaria xurgatzen duenean, orduan..."gero arte" batekin agurtu, aterkia zabaldu eta aurrera. LAGUN BIKAINA NORBERAREN ITZALA! (A.S.)
PARALELISMOA
PARALELISMOA
- Gizarte gogor batetan,emakume helduok ernaldutako mendizaletasunaren hazia: MARIMENDI
2012-06-04
Birtu, Tolosako Martxan
Suscribirse a:
Entradas (Atom)