2011-11-22


TRANSANTARTIKA 2011
”Susto galanta eta abisua datozen egunetarako”
Ezkutatuta zegoen 30 metroko sakonera zeukan zulo batetik erori da Juan Vallejoren lera. Arnesaren bitartez lerara lotuta eutsi dio taldekideen laguntza jaso arte.
MONDRABERRI / Argazkiak:  BAT / 2011ko azaroak 22, asteartea

 
Burutzen ari diren zeharkaldiak arrisku asko ditu, askotan ezkutuan daudenak, atzo Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak gertu-gertutik ikusteko aukera izan zuten bezala. 
 
Aurreko jardunaldietako haize bortitzak etenalditxo bat izango zuelakoan, igandean denda babesteko eraiki zuten aterpetik atera ziren atzo. Kilometro bateko distantzia bete gabe (beti ere haizea kontra zutela eta eremu gorabeheratsuan) Vallejok zeraman lera ezkutuan zegoen zulo batera erori zen. Pitzadura sakona, 30 metrokoa, eta ikusteko oso zaila sastrugis betea dagoen izotz geruzan.
 
Mendizalearen gerrira arnesarekin lotuta, eskegita geratu zen lera 170 kiloko pisuarekin. Vallejok pisuari eutsi zion zulora arrastaka jauzi gabe, Iñurrategik eta Zabalzak soka moztu eta lera erortzen utzi arte. Vallejoren sasoi fisiko bikainak erraztu zuen guztia, taldekideek umoretsu aipatzen duten bezala “Herculesen abdominalak baititu” ; beti azaltzen duten zuhurtziak ere hotz jokatzera eraman zituen, hirurak sokaz loturik; Iñurrategi eta Zabalzaren habilezia eta esan beharra dago, zorte pixka bat ere izan zuten lagun ezbehar honetan, azkenik susto galanta bilakatu dena. 

Arnasa berreskuratzerakoan hiru mendizaleak zulora jeitsi ziren lera hustu ahal izateko, eta txandaka, lera berreskuratzeko (zorionez osorik baina kolpe ikaragarria hartuta) eta era berean lerak zeraman material guztia (jakiak barne) gora igotzeko.
 
Aurreko egunekin alderatuta eguraldiak hobera egin duen arren, baldintza txarrek eragin handia daukate NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioko kideek ematen duten edozein urratsetan. Ez soilik haizearen indar bortitzak, ia 100 kilometro orduko abiadurakoa eta espedizioaren geldialdia eragin zuena. Oraindik elur biguna azaltzen den lekuetan haizeak sastrugis betetzen du eremua, hamaika buruhauste sorrarazi dizkien zulo sakonak eta erritmoa jesitera behartu dituenak “izotzezko infernuan”.





No hay comentarios:

Publicar un comentario